Euskaraz

Euskarazko txat kanal bat sortzeko proiektua

1997. urtean kaixo.com euskarazko lehenengo bilatzailea sortu, eta denbora gutxira #kaixo.com txata argitaratu nuen. Euskaraz egiten zen kanal bakarra zen, eta 200 lagun batera euskaraz idazten ikusteko aukera izan genuen. Denbora pasa zen, WhatsApp-arekin erabiltzaile kopuruak behera egin zuen, eta, hori gutxi balitz, erabiltzen nuen IRC zerbitzaria kendu zuten. Horrela bukatu zen euskarazko lehenengo txataren historia.

Pandemian Chatzona-koek nirekin harremanetan ipini ziren, eta beraien kodea kaixo.com-en txertatzea eskatu zidaten, eta, horrela, konturatu nintzen Interneten ez zegoela trafikoa zuen euskarazko txat kanalik. Kaixo.com-en txata hasi nuen bezalaxe ordutegi bat ipini nuen jendea animatzeko, baina ez dut lortu orain dela 22 urteko arrakasta.

KiwiIRC itzulpena

KiwiIRC sofware librean garatutako web bidezko IRC bezeroa da, gaur egun trafikoa duten txat gehienek erabiltzen dutena. Softwarea librea denez, kodea irekia da, eta beste hizkuntzetara itzulita zegoenez euskaratu nuen baita. Txateatzeko ez duzu gainontzeko softwarerik behar, nahikoa da nabigatzaile batekin. Zure nabigatzailea euskaratuta baldin baduzu automatikoki testuak euskaraz ikusiko dituzu.

Zergatik #euskaraz eta ez #kaixo.com?

Kanal berriari #euskaraz deitzea proposatzen dut. Nire ustez euskaldun guztiok gure indarrak batu beharko genituzke euskarazko txata izateko, horregatik, proiektu pertsonal bat izatea beharrean Interneteko beste webgune guztien txata izatea gustatuko litzaidake.

Zer egin zuen webgunean txata ipintzeko?

Zuen webgunean txata ipintzea proposatzen dizuet. Hau da txertatu behar duzuen kodea


Kanal gehiago gehitu nahi izanez gero #euskaraz ondoren “,kanal_berria” gehitu dezakezue.

Oraindik gauza batzuk hobetu behar ditugu, baina proiektua abenduaren 3an ezagutzera eman nahi izan dugu.

Kodea gehitu duten webguneen zerrenda:

Harremanetarako, zuen webgunea zerrendara gehitzeko  edo kanalaren kudeatzailea izateko:
aitor a bildua kaixo.com